totxo

1 adj (pei.)
ergela, motza.

  • Gizon totxo horrek esaten dioan guztia sinesten dik.

en dimwit, dumb.
es atontado -a, lerdo, -a.
fr stupide, bête.

sarrera erlazionatuak
aker, alotza, anbulo, asto [+ hitz-familia osoa], bulunba, ergelputz, ergeltzar, ertzo, eskalapoin, inbezil, kaikutzar, kakarra, kakazulo, kakaperru, lantzoi (2), mando (1), mozolo (1), pitxo, potrobuztan, talo, tonto-harro, txingau, zakil; aje-ume, buruments, buru-urri, inuzente, ments; kaka jan

 

2 adj (pei.)
oiesa, moldakaitza.

  • Espero dut bere lagun totxo horiek berriz etxera ez ekartzea.

en boorish.
es patán -ana, bruto -a.

sarrera erlazionatuak
desgantzol (2)

 

3 adj (pei.)
burugogorra, egoskorra.

  • Aitortzen dut totxo samar jartzen naizela ideia bat buruan sartzen zaidanean.

en pig-headed, bullheaded.
es cabezón -ona, cerrado -a de mollera.

sarrera erlazionatuak
berea-egiteko, zipotz (1); ona izan (3)

 

4 adj (pei.)
lodikotea.

  • Jon istiluetan sartu da klasekide bati totxoa deitzeagatik.

en fatty, fatso.
es gordinflón -ona.
fr dodu(e), gras-double.

sarrera erlazionatuak
anpor, azal bete-betean

 

« Hiztegiaren aurkibidera