1 iz
uzkitik iraizten den digestio hondakina.
- Kaka pila bat.
- Kakaz beterik.
- Kaka usaina.
- Kaka mokordo bat zapaldu diat.
en shit, crap.
es mierda.
fr merde.
sarrera erlazionatuak
fula, sats; mokordo (1)
2 iz
inongo baliorik ez duen gauza; gaitzesgarria edo gogaikarria den gauza.
[indargarriak: alu, huts, ostia, puta, putz, ustel, zahar]
- Ez da sinestekoa zenbat kaka esan eta idatzi egiten den Frantzian, ondo-ondo apaindua, hori bai.
- Liburu hori kaka hutsa da.
- On hutsa, kakutsa.
- Bizitza kaka puta bat da, gero hil egiten zara.
- Zelako kaka putza gaurko saioa!
- Zuen kaka ustel horrek jende asko bidali dik zulora.
- Bi hitzetan azaldu zidan: “Kaka putza da, kaka putz ustela”.
- Kaka zaharra dun ordenagailu hori, trabatuta gelditzen dun behin eta berriz.
- Kaka zahar horretan sinetsi nahi badu, ongi, ez zait axola.
en piece of crap.
es (puta) mierda (pinchada en un palo).
fr merde.
sarrera erlazionatuak
[gauza] kaka mindu, mokordo (2), zakurraren putz (1); [gauza zein pertsona] euli-kaka, txori-kaka
3 interj
nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den hitza.
- Kaka, alferrik galduiat oingua’re!
- Kaka, ez dakit nola moldatu naizen, baina itzuli naiz hasierara berriro.
[indargarriak: alua, arraioa, mokordo(a), ostia, puta, putza, ustela, zaharra]
- Kaka arraioa, alde hemendik!
- Erraten zuen bere kolkorako, «Kaka mokordo! Kaka mokordo! Kaka mokordo!».
- Baina, zer kaka ostiatan ari zara?
- «Kaka puta», oihukatu zuen bere baitarako.
- Kaka putza! Ez du ba orbel guztia eraman!
- Pottoko haserretu egin da: «Kaka, kaka ustela! Lapurrak, hemen denak lapurrak!».
- Kakazarra! Bapo izorratu gaitik.
sarrera erlazionatuak
[gogorrak] amaperra!, amatxerria!, brrrrtxo!, fula! (1), futro!, kaka morralean (2), kakazotz!, kontre!, ostiak eta bi, hamabi!, putalarru (1), txifarra!; [tartekoak] ala sarde!, amatxitxia!, amorratua!, arraioa!, biek bola!, futxo!, putz-erroskilla (2); [leunak] alo! (2), aiko (3), berrogeia!, demontre!, hau da, e!, hospaz!, jes!, ou!, ozpina!, ziza! (1)
4 adj
gogaikarria, arbuiagarria, ezdeusa; [eguraldia] txarra.
- Huraxe da benetan atso kaka.
- Lan kakori utzi berko huke.
- Zeregin kaka, pitxoikuan kaxan atakadore zulua eitia.
- Edu, ez ezaala sekula diesel kaka bat eros, ez ezaala!
- Gaur denborale kaka daukagu!
en crappy, shitty.
es de mierda.
fr de merde, merdique.
sarrera erlazionatuak
[gogorrak] alu (2), bolatu (3), bort, golatu, herresta, gorotz, izorra, kakatsu (3), ostia, puta (5), zerri (2), zikin; [arinak] arraio (1), arranpalo (3), bagastu, botiga (2), deabru, demonio, demontre, erre, futxo (2), kiskil, kontra, lupu, ozpin (1), putz (3), tzar, zentella, zulatu (5); [ezkerrean doazenak] demontreen, kaka (5), urde (2)
5 [kaka-]
aurzk
gogaikarria, arbuiagarria, ezdeusa.
- Hau bai kaka-bizitza!
- Zuen kaka-hizkera hori, zuen kaka-herrira joango zaretenerako gorde.
- Nazka ematen dit kaka-lan horrek.
sarrera erlazionatuak
kaka (4), kakatsu (3), mokordo (3)
« Hiztegiaren aurkibidera
Iruzkin berriak